Web /App UX

Egiburu Jatetxea

Egiburuko gure lagunek beren tabernako papeleria diseinatzeko eskatu ziguten, irudi berri modernoago eta gertukoago bat bilatuz. Txartel berriak egin genituen, kartak, txapak, imanak bezeroei oparitzeko eta baita webgune bat ere: bertan ematen dute beren kartaren, menu ezberdinen, antolatzen dituzten festen eta jatordu berezien berri.

TKgune

Lanbide Heziketako eskolek osatzen duten sarea da eta bezeroaren eskura jartzen ditu bere azpiegitura eta ezagutzak. Gure estudioan Tkgune proiektuaren marka eta azpimarkaren diseinuaz arduratu gara. Bertako zerbitzu eta proiektuak xehetasunez ezagutzera ematek, zerbitzuen katalogoa paperean eta web korporatiboa egin ditugu.

Ideatk

Ideatkren helburuak ondorengoak dira: Irakasle eta ikasleen sormen gaitasuna sustatzea, teknologia berrien bidez ideiak gauzatzeko espazioak sortzea eta inguru sortzaile berrietan ekintzailetza sustatzea. Markaren irudia sortu dugu eta baita nortasun korporatiboaren eskuliburua ere. Ikasle zein irakasleentzat laguntza tresna gisa, gida bat diseinatu eta maketatu dugu. PDF interaktiboa da, orrialdeetan erreztasunez mugitzeko nabegatzeko botoiak ditu eta zenbait edukietan ere irakurlearekin interaktibitatea landu dugu.

Wood & Nika

Helburua, produktuak ezagutzeko eta eskuratzeko aukera helaraztea izan da, bai naturarekiko plazera detaile txikietan sentitzen duten norbanakoei edo merchandaising berezi bat egin nahiko luketen enpresei. Emaitza honako e-commerce eta katalogoa izan da, non estilo garbi bat mantentzen den, argazki baten bidez produktua bezeroengana gerturatzeko, denda erreal bat balitz bezala.