

















Egiburuko gure lagunek beren tabernako papeleria diseinatzeko eskatu ziguten, irudi berri modernoago eta gertukoago bat bilatuz. Txartel berriak egin genituen, kartak, txapak, imanak bezeroei oparitzeko eta baita webgune bat ere: bertan ematen dute beren kartaren, menu ezberdinen, antolatzen dituzten festen eta jatordu berezien berri.