Ekintzailetasunaren hilabetea
Urtero ekintzailetasunaren hilabetea ospatzen da, eta azken urteotan karteleko irudia diseinatzeaz arduratu gara. Jarraian duzue ikusgai gure estudioan sortutako azken urteotako kartelen bilduma.
Ekingune: Urratsbat eta Ikasenpresa
Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren sailburuordetzaren programa bat da, TKNIKAk koordinatzen duena Lanbide Heziketako ikasleei euren enpresak sor ditzaten laguntza emateko.
Ikasenpresa erdi mailako eta goi mailako graduetako ikasleengan izpiritu ekintzailearen garapena sustatzeko programa bat da.
Bi programak Ekinguneren parte dira, Euskadiko Lanbide Heziketan ekintzailetza sustatzen duen komunitatea.
Urtean zehar zenbait ekitaldi ospatzen dira: sari banaketak, networkingak, Ikasenpresa eta Urratsbaten enpresa-proiektuen produktu eta zerbitzuak ezagutarazteko feriak, irakasleentzako prestakuntza saioak…
Azokak, sariak, topaketak,…
Ikasturtean zehar, hainbat ekitaldi desberdin antolatzen dira, Euskal Herriko Lanbide Heziketako Ekintzailetza Komunitateko partaideekin eta partaideentzat. Ekitaldi hauek organizatzen lagundu dugu, aspektu desberdinetan. Adibidez, bideoen grabaketa eta muntaietan, ekitaldiko irudigintza grafikoetan, kartelak, gonbidapen digitalak, irabazleentzako taloiak, eskuorriak, kodernoak, merchandising-ean, boligrafoa eta kamiseta, etab.
Urtean zehar hainbat ekitaldi antoltzen dira: Sarien entregarako festa, networkingak, Ikasenpresa eta Urratsbateko enpresek beraien zerbitzu eta produktuak saltzeko azokak, irakasle eta dinamizatzaileentzako formakuntza, etab.