Ikuspe calendars

Era askotako egutegi bakarra

Urtero bezela, egutegi desberdina egitea da gure helburua. Tinta bakarrean inprimaturikoa eta verjurado paperakin, ukimenarekin ere sentsazioak eta gertutasuna transmititzeko. Erabiltzeko moduan askatasuna bilatu diogu egutegiari, pintza txiki batekin nahi dugun forma emango diogu gure bulegoan edo mahai gainean jarri ahal izateko. Guztiz tolesten badugu ere poltsikoan edo edozein lekutan gorde daiteke. Aukera asko ematen duen egutegia dugu eta oso pozik gaude emaitzarekin!

Bezeroa: IKUSPE
Data: 2016-04-06
Zerbitzuak: GRAFIKO / EDITORIALA

Eta aurreko batean…

Muntatzen den egutegia opari

Urtea ezin hobeto hasteko, bulegoko egutegia muntatzera! Kola eta guraizerik gabe muntatu eta ez puskatzeko, burua piska bat estutu behar da, baina erabat praktikoa da telefono elkarrizketa bat duzun bitartean esku artean izateko. Gure estudioaren 10. urteurrena ospatzeko sortu genuen egutegi berezi hau eta gure bezero guztiei bidali genien gutun bidez.

Egurra oinarri zuen egutegi berezi bat diseinatu genuen, Wood&nikarekin batera. Wood&Nika estudioa diseinu pertsonalizatuak egiteko laser bidezko grabatu eta mozketan aditua da.

Egutegi hau ere norberak muntatu behar zuen, eta bigarren erabilera bat izan zezan diseinatu genuen, besteren artean, mugikorraren euskarri moduan erabil zitekeelarik. DM egurrezko bi piezaz eta zazpi kartulinaz osatzen da, hauetako bakoitzaren alde banatan hilabete bana azaltzen delarik. Hilabete bakoitzari zegokion ilustrazioa sortu genuen ikono moduan, itxura dibertigarria izan zezan.